XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IXABEL.- Ez, bizitza osorako adina maitasun dudalako da.

Zuk gaur arterainokoa bakarrik al duzu?

ANTTON.- Egunean egunekoa esango dizut.

Eta ikusten duzu, hemen naukazu oraindik ezin zure ondotik alde egin.

IXABEL.- Eta ikusten duzu, hainbeste urte pasa eta nik esandakoa egia da: oraindik maite zaitut eta beti maiteko zaitut, asko gainera.

ANTTON.- Bihar biharkoa (Ironia maitekorraz).

IXABEL.- Behar izaten zaitut.

Oso gogorra egiten ari zait burua altxatzea.

Zure itzala alde guztietatik ageri zait.

Kalera atera orduko zu zerorri zaren inpresioa egiten didaten hamaika ikusten ditut.

Normala ote da?

Zurekin bizitzea hainbeste kosta zitzaidala eta... eta orain zeharo aldatu behar...

Baina, nolatan utzi nauzu bakarrik?

Nolatan, bakarrik bizitzeko ohitura galduarazi eta gero.

Nolatan bururatu zaizu hain galduta uztea?

ANTTON.- Inoiz irratia pizturik eduki ahal izateko.

Eta ez zaitut galduta utzi...

IXABEL.- Bai, galduta!

Kalea bakarrik gurutzatzeko ere ez naiz gauza eta.

Bidea pasa aurretik zuri begiratzen nizun eta!

Eta orain?

Zergatik egin didazu faena hori?

Zergatik?

Eta gainetik etxe hau ustu beharra.